Nola egin publizitatea Facebook eta Instagram Ads-en

Meta Ads-en publizitatea egitea pentsatzen ari bazara, hemen dituzu zure kanpainetarako urrats edo aholku batzuk
Baina lehenik eta behin, eta ezer egiten hasi baino lehen, garrantzitsua da argi izatea Facebook Ads eta Meta Ads gauza bera direla, eta honek Metaren jabetzako plataforma guztietan sartzen duela publizitatea, alegia, Whatsapp, Instagram eta Facebooken. Eta, orain, hauek dituzu zure online kanpaina sortzeko orduan kontuan hartu beharreko urrats garrantzitsuenetariko batzuk:
- Kanpainaren helburua: ondo aztertu zer lortu nahi duzun publizitate kanpainarekin, zure enpresa Interneten ezagutarazi, jendea zure webgunera eraman, produktu jakin bat saldu…
- Segmentazioa aukeratu: zein publiko motara zuzendu nahi duzu? adinaren, sexuaren, eskualdearen, ikasketen, hizkuntzaren, interesen eta abarren arabera sailkatu dezakezu.
- Aukeratu ze kanpaina mota egin nahi duzun: Facebookek kanpaina mota desberdinak eskaintzen ditu, guztiak lerrokatu duzun helburuaren arabera, horregatik oso garrantzitsua da kanpainarekin zer helburu lortu nahi duzun jakitea.
- Kanpainan erabiliko duzun iragarkia diseinatu/sortu: irudi bakarra, bideoa, irudien karrusela… testua, goiburukoa, ekintzarako deiak (erosteko botoia, whatsap deia, telefono botoia, etab.). Hainbat elementu ezberdin erabili ditzakezu iragarkia diseinatu eta sortzerakoan baina ez dago esan beharrik iragarkiaren diseinua asko zaindu behar duzula. Jendearen arreta modu positiboan erakarri behar du.
- Aukeratu non nahi duzun zure iragarkia erakustea: Facebook, Instagram, Audience Network…
- Aukeratu aurrekontua: Meta Ads-ek egunean 1€ bakarrik inbertitzeko aukera eskaintzen du, aurrekontua modu ezberdinean konfiguratu ahal izango duzularik.
- Eguneko aurrekontua: egunean gehienez zenbat diru gastatu nahi dezun ezar dezakezu.
- Aurrekontu osoa: kanpaina aktibo dagoen denborarako zenbateko osoa. Aukera hau hautatzen baduzu, kanpainaren hasiera eta amaiera datak zehaztu beharko dituzu.
- Emaitzen neurketa eta kanpainen analisia: Facebook Ads plataforma berak zure iragarki-kanpainen eguneroko metrikak eskaintzen ditu. Horrela, publizitatea errentagarria den ala estrategia aldatzea komeni den erabaki ahal izango duzu. Halaber, zein iragarki mota ari den hobekien funtzionatzen ikus dezakezu.
Meta Ads, bere segmentazio eta gutxieneko inbertsio aukerekin, enpresa askoren gogokoena bihurtu da publizitate-kanpainak online egiteko orduan. Aurrekontu egokituarekin, audientzia zabala lortzen da.
Aholku eta pauso hauek jarraituz, Meta Ads-en praktikatzen hasi ahal izango zara, hau bait da modu onena Meta Ads buruz ikasteko, ezinbestekoa zure online publizitate kanpaina propioa sortu nahi duzunerako. Ez dago praktikatzen ikasteko modu hoberik.
Eta zure iragarkia prest duzunean eta erabiltzaileek bertan klik egiten dutenerako, gogoan izan Landing Page batek oso emaitza positiboak lortzen lagun diezazukeela. Hau da, iragarkiaren bidez erabiltzaileen arreta jasotzen duzunean eta zure iragarkian klik egiten dutenean, zure helburua erabiltzaile hau zure webgunera eramatea bada, ondorengo pauso honetarako, Landing Page bat baino hoberik ez dago. Orri hauek produktu edo zerbitzu bat distrakziorik gabe sustatzeko metodo ezin hobea dira.
Eta Meta Ads-en online publizitate kanpaina bat kudeatzeko agentzia profesional baten bila bazabiltza, jakin dezazula gurekin konta dezakezula. Jar zaitez harremanetan gure agentziarekin eta gure teknikariek zure helburuak beteko dituen online marketing estrategia onena prestatuko dizute.