Black Friday berriro gainean dugun sasoi honetan, ez dago gaizki orain dela urte batzuk idatzi genuen artikulu bat berriro mahai gainera ateratzea. Kasu honetan, artikulu honetan idatzitako puntuak, orain 5 urte bezain baliagarriak eta gomendagarriak dira.
Aurten ere denda asko izan dira Black Friday egunera aurreratu direnak, beraien produktu batzuk (ez denak) aste batzuk lehenago beherapenetan jarriz. Egun hauetan ziur ehunka eskaintza ikusi dituzula bai zure sare sozialen bidez edo Interneteko hainbat web orrietan. Zure email helbidera ere ziur mezu, iragarki bat baino gehiago iritsi zaizkizula, beraz kontuz, hauetariko batzuk faltsuak izan bait daitezke.
Erosketa egun hauek aprobetxatuz egun hauetan interneten gezurrezko online denda asko sortzen dira, batzuk benetako denden izen eta itxura hartu naiean gainera, beste batzuk beraien izen eta itxura desberdinekin, baina denek ezaugarri berdinarekin, erosketaren transferentzia egin orduko, ahaztu zure diruarekin eta zure erosketa ikustearekin.
Beraz hauek dira zure online erosketak gutxieneko ziurtasun neurri batekin egiteko aholku batzuk:
- Web orri batean sartzen zarenean, web orri ezagun batean zabiltzala pentsatu arren, irakurri ondo orriaren url helbidea, eta orriaren izena edo helbidea ongi idatzita dagoela ziurtatu, ez duela hizkirik ez faltan ez soberan. Adibidez, erosketak.eus izeneko orri batetan egin behar badituzu erosketak, ziurtatu erosketak jartzen duela, eta ez erozketak edo erossketak, e.a.
- Lehenengo aldia baldin bada web orri horretan nabigatzen duzula, ziurtatu “benetako saltokia-orria” dela. Bilatu berari buruz zerbait foroetan edo egin interneteko bilatzaile ezberdinetan berari buruzko bilaketak. Dendari buruzko balorazioak aurkitzen badituzu (onak edo txarrak), baloratu dena eta erabaki, baina ezertxo ere ez baduzu aurkitzen web orri ori buruz, hobe duzu denda horretan erosketa egiteaz ahaztea.
- Online denda batetan erosketa egitean, ohikoena lehenik web orrian erregistratzea da. Hau egitean arraroak diren datuak eskatzen badizkizue, hau da erosketarako beharrezkoak ez direnak (zure familiako datuak, zure lan mota, e.a.) ez bete formularioa. Inork ez du behar horrelako daturik erosketa burutzeko beraz ez fidatu.
- Formularioekin jarraituz, zure bankuko txarteleko datuak betetzean, datuak memorian edo beraien web orrian gordetzeko aukera eskaintzen badizute, ezetz esan.
- Online-ko erosketak egitean (bankuko txartela erabiltzean batipat), saiatu wifi publikoetara konektatuta ez egotea. Gaizkileentzat konexio hauek dira harrapatzeko errazenak.
- Eta azkenik, online erosketa egin behar duzun web orriaren helbidea edo url-a begiratzen duzunean, gogoan izan aurretik HTTPS protokoloa eraman behar duela, horrela zu eta web orriaren artean bidaltzen den informazio guztia zifratuta joango da. Horrela ez baldin bada, agian ez zenuke gehiegi fidatu behar. (Honi buruzko informazio gehiago gure blog-ean duzu. HTTPS protokoloa)
Eta azkenik, Black Friday eta Cyber Monday egunak zure online erosketak egiteko aprobetxatzen badituzu ez litzateke gaizki egongo datozen egunetan zure kontu korronteko mugimenduak berraztertzea. Erosketako dirua zuzen murrizten dela baieztatzeko eta baita beste mugimendu arrarorik ez dagoela ziurtatzeko. Erosketa ziurrak izan!