Skip to main content
INNOVA Bloga
|

Biniloarekin dekoratzen

Ibilgailuak, bulegoak, kafetegiak, dendak… biniloaren bidez dekoratzen.

Iadanik urte batzuk dira dekorazioan biniloa erabiltzeko moda sortu zela. Biniloa, pegatina moduko produktu bat da eta behar nahi den diseinu, tamainu eta koloreekin sortu daiteke, ia euskarri edo oinarri lau guztietan jarri daitekeelarik. Barrukaldean (hormetan, egur gainean…) nahiz kaponkaldean (kristal gainean, ibilgailuetan, publizitate paneletan…) erabili daitekelarik.

Bulego, kafetegi, jatetxe edo denda motako lekuak dekoratzeko modu benetan egokia izan daiteke, dekorazio moduan ibiltzeaz gain jendea informatzeko ere ibili daitekeelarik: hainbat esaldi edo hitzekin zure enpresako hainbat leku edo zerbitzu nabarmendu ahal izango dituzu.

Modu honetan eta dekoratu nahi dugun lekuaren arabera, hainbat biniloren artean aukeratu beharko dugu, horien artean:

  • Hormarako biniloa

Momentu honetan gehien erabiltzen den binilo mota da, zure bulegoko giroa nahi duzun erara dekoratzea usten bait dizu, bertan dituzun altzariez gain zure behar eta gustoekin jokatuz.

  • Errotulazioarako biniloa

Binilo hau ibilgailuak errotulatzeko erabiltzen da, eta ibilgailuaren arabera edo errotulazio osoa egin nahi baldin bada, binilo mota bat edo bestea aukeratu beharko da.  Leihoetako kristalak (beirak) ere errotulatzeko aukera dago, baita atzekoa ere, binilo mikrozulatua erabiliz (IAT-a pasatzeko homologatua), honek auto-gidariari ez bait dio ikuspenik kentzen.

  • Erakuslehioak dekoratzeko biniloa

Dekorazio mota honetarako eta biniloa jarri behar den kristala kontuan izanik (barruan, kanpoan…) bai denda, enpresa edo bulegoetan jarri daitezkeen hainbat binilo mota daude.

Eta noski hau guztia gure etxeekin ahaztu gabe. Etxeetako hormak, teilatuak eta haltzariak ere dekoratu daitezke. Biniloa zure etxeko koloreekin ondo joateko diseinatu ditzakezu, zure etxeari (sukalde, egongela, logelari) zure ikutuarekin beste giro berri bat emanez.

Biniloei buruzko edozer galdera baldin baduzu edo beiarekin dekoratzeko diseinu bakar eta aparteko bat nahi izan ezkero, ez izan zalantzarik eta jarri gurekin kontaktuan, gure teknikariak behar duzun binilo eta diseinua aurkitzen lagunduko dizue.