Gaur egun enpresa mailan Facebook da gehien erabiltzen den sare soziala, horregatik oso garrantzitsua da gure enpresako irudia, marka, ongi agertzea gure Facebook orrian. Gauz bat bertan jartzen ditugun artikuluen diseinua da, gure proiektuak, produktuak jendeari jakinarazteko idazten ditugun berriak, eta beste gauz bat da, orri berak duen diseinua da, hau da, jendeak gure orrian sartzean izango duen lehen inpresioa.
Facebook-eko orria sortu ondoren hau enpresako branding edo markaren inguruan pertsonalizatu behar da. Ikus ditzagun orain Facebook orriak berau pertsonalizatzeko eskaintzen dizkigun eremuak:
- Avatar: goiko ezker zatian agertzen den irudi txikia da, bertan ohikoena enpresako logoa jartzea da. Lehenengo aldiz orri baten sartzean, lehendabizi ikusten den irudia izan ohi da, beraz ongi ikusten dela ziurtatuko gara. Zure enpresak logo bertsio ezberdinak baldin baditu (horizontala, bertikala…) tamaina horretara ongi egokituko den irudia aukeratu, kalitate onean eta noski zure enpresa ongi ordezketzen duena.
- Goiburua: goiko zatian agertzen den irudi horizontala. Hasiera batean Facebook-ek eredu honetan irudi bat bakarrik jartzen uzten zuek, baina gaur egun irudi bat baino gehiago (diapositiba moduan) edo eta bideo bat jartzen ere uzten du.
Guk, Innovan, leku hau zerbait erakargarria, kalitatezkoa eta zure enpresa ongi ordezkatzen duena jartzeko erabiltzeko gomendatzen dugu. Ez jarri hemen inolako publizitate gogorrik, badaukazu lekua horretarako Facebook-en horman.
- Informazioa: hemen zure enpresako datu orokorrak idatzi beharko dituzu, kontaktu datuak eta zure enpresak zer egiten duen edo ze zerbitzu mota eskaintzen dituen deskribapen zehatz bat. Web orria baduzue idatzi helbidea ere hemen.
- Zerbitzuak: opzio hau enpresa gutxik erabiltzen dute, agian bere kokapena ere ez dagoelako begibistan. Opzio honekin Facebook-ek zure orrian beste fitxa edo opzio berri bat sortzeko aukera ematen dizu, bertan zure zerbitzuak modu zehatzagoan azaldu ahal izango dituzularik. Gainera zerbitzuak zure web orriko zerbitzuekin lotzeko aukera ematen dizu, beraz opzio hau web orriko bisitak gehitzeko oso ongi etor daiteke.
Eta noski gure artikuluak idatziko dugun «horma» edo zatia dugu:
- «Horma» gure albisteak idatziko ditugun eremu zentralari deitzen zaio, gure zerbitzuak, proiektuak… eta noski gure orrira sartzen den guztiari irudi ona eskaini behar dio. Horregatik artikulu berri bat idaztean puntu hauek ongi betetzen saiatuko gara:
- Testua: esan nahi dugunarekin zuzenak eta argiak izango gara. Ez dugu nahi idatzi luzeekin inor aspertzea.
- Testuarekin batera kalitatezko irudiak jarriko ditugu.
- Gure web orriarekin loturiko berriak idazten baditugu elkar lotzen duten link edo helbidea jarriko dugu. Oharra: web orrian bisitak gehitzea oso garrantzitsua da, beraz web orriko helbide edo link hau ongi jarri dugula ziurtatuko gara.
- Irudi edo argazkiak bezala bideoek ere erabiltzaileei atentzio asko ematen die, beraz jartzen direnak kalitatezkoak eta gure enpresaren irudiarekin bat datorrenak izan beharko dira.
Guzti honekin Facebook-ek zure marka Sare Sozialaren bidez ehundaka edo milaka bezeroei bidaltzea lortuko duzu. Sortu zure orria, konfiguratu modu zuzenean eta bihurtu Facebook zure enpresako beste komunikazio bide batetan.
Hori egiten dugu guk Innovan, bai gure orriarekin eta baita beraien enpresako Facebook orria kudeatzeko guregan konfidatzen duten bezeroekin. Sare Sozialen bidez enpresako marka promozionatzeko gurekin konfidatzen duten bezeroak.
Sarea Sozialak kudeatzeko zerbitzuari buruz informazio gehiago nahi izan ezkero, ez izan zalantzarik, jarri kontaktuan gurekin eta zure kasua aztertu ondoren, zure enpresarentzako aukera onenak azalduko dizkizugu.