Skip to main content

Infografiak, 3D diseinuak

Infografia proiektuak eta 3D irudien diseinu zerbitzua

3D infografia, ordenagailu bidezko grafikoak erabiliz, ikus-eragin handiko kalitate fotorrealistako irudiak eta animazioak sortzeko aukera ematen duen teknologia da. Alegia, edozein produktu, proiektu edo ideiaren irudia sor dezakegu fabrikatu aurretik ere. Argazkiaren kalitatea hain da ona, ze giza begiari argazki erreal bat ikusten ari dela iruditzen zaio, eta ez ordenagailu bidez egindako marrazki bat.

Zure proiektua irudi fotorrealisten bidez gauzatzea lortzen dugu

3D infografia irtenbide ezin hobea da proiektu, erreforma edo exekuzio fasean dauden arkitektura, industria, ingeniaritza eta hirigintza proiektua-diseinuak eta abar azaltzeko.

3D arkitektura

Oraindik eraiki gabe dagoen lan baten azken emaitza ikusteko aukera ematen digu, hala nola, bere bolumetria, materialen konposizioa, e.a. errazago aztertzeko aukera ematen du.

3D diseinu industriala

3D infografia oso baliagarria da industria eta eraikuntza-prozesuak erakusteko. Infografiak argi, zuzen eta erraz erakusten du makinen produzkio prozesu osoa.

3D hirigintza diseinua

Diseinatzaileek (arkitektoak, ingeniariak, paisaia-pintoreak…) aldez aurretik jakin dezakete beren lanen emaitza, horrela, eraikuntzak ingurunean izango duen ikus-inpaktua baloratuz.

3D barne diseinua, altzariak

3Dko infografiak interiorismoko diseinu bat irudikatzeko biderik onena dira. Diseinu horretan, bezeroak etxebizitza bateko espazioak eta inguruneak ikusten ditu.

Plano, eskema edo zirriborro batetik abiatuta, zure proiektua, produktua edo ideia erakusteko, ikus-inpaktu handiko irudi bat lor dezakegu. Jar zaitez gurekin harremanetan gure infografia-zerbitzuekin lotutako edozein zalantza argitzeko.