Skip to main content
INNOVA Bloga
|

Logo eta Logotipoen artean desberdintzen

Askotan bi hitzak gauza bera esan nahi balute bezala erabiltzen ditugu, baina ez da horrela.

Artikulu honetan logotipo edo logoarekin zerikusia duten kontzeptu batzuk eta gure irudi korporatiboaren diseinuan erabil ditzazkegun hitzak ahalik eta modurik errazenean azaltzen saiatuko gara.

  • Logotipoa edo logoa: gehien erabiltzen duguna eta, aldi berean okerrena erabiltzen dena. Logotipo hitza, sortutako diseinu edo konposizioak, hitzak besterik ez dituenean bakarrik erabili beharko genuke. Adibidez, Coca-Cola eta Netflix.
Logotipoak: Cocacola, Netflix
  • Imagotipoa: testua eta irudia, diseinuan biak ditugunean eta biak argi eta garbi bereizten direnean, banaka ere funtziona dezaketelarik. Eta, hain zuzen, askotan diseinu mota honi deitzen diogu modu okerreann logotipoa. Adibidez, Adidas, Carrefour.
Imagotipoak: Carrefour, adidas
  • Isologoa: testua eta sinboloa elementu bakar batean lotuta daudenean, hau da, bi elementuak espazio berean bizi direnean eta bata bestetik bereiztea ezinezkoa denean. Adibidez, BMW eta NASA.
Isologoak: BMW, NASA
  • Isotipoa: marka ezagun edo famatu bati buruz hitzegiten dugunean, hura ezagutzeko testurik behar ez denean, sinboloarekin berarekin ezaguna edo ulergarria denean mundu osoan. Adibidez, Apple-ren sagarra edo Nike-ren tic-a.
Isotipoak: Apple, Nike
  • Baseline/Strapline: batzuetan markaren ondoan testu txiki bat agertzen da, enpresan zer egiten den argi uzteko balio dezake, edo bezeroekin maila zuzenago batean, esaldi emozional batekin konektatzeko erabiltzen da. Kasu honetan adibide argiak ditugu LGren «Life’s Good» eta Nikeren «Just do it» hitz ezagunak.
Baseline: LG eta Nike

Orduan, zer da logoa? hitz hori logotipo-txikigarri gisa erabiltzen hasi zela esan dezakegu, baina orain, oker, irudikapen-mota guztiak hartzeko erabiltzen dela.

Guk ere, gure branding diseinu lanak erakusten ditugunean, “Logo” hitza erabili dugu noizbait, ez ez dakigulako zuzen erabiltzen, baizik eta erabiltzaileak normalean Interneten “logo” hitza bilatzen ohituta daudelako, eta beraz, zaila izango litzatekelako gure bezeroak, bilatzaileen bidez, gure web gunea, gure diseinu zerbitzuak, aurkitzea.