Skip to main content
INNOVA Bloga
|

Marketina, bistaratu zure marka

Batzuetan ez da hain erraza izaten gure enpresan zer eta nola egiten dugun behar bezala jakinaraztea. Hainbat komunikazio-estrategia daude enpresa-marka bat bistaratzeko, baina gaur online eta offline komunikazioez hitz egingo dugu.

Jendeak ezagut zaitzan, zure enpresa ezagutu dezan, beharrezkoa da bai kanpoko jendeak, bai zure enpresako jendeak (bezeroak, langileak, hornitzaileak…) zure marka, zer egiten duzun eta zer eskaintzen duzun jakitea.

Online komunikazioa, marketina Sarean

Gaur egun, Sare Sozialak Interneteko komunikazio-kanal garrantzitsuenetariko batetan bihurtu dira. Baina kontua ez da Sare Sozialean noizean bein artikulu bat argitaratzea, garrantzitsuena erabiltzaile horiekin, hau da, balizko bezeroarekin komunikatzea da. Artikulua, edukia (testua eta irudia) zaindu behar dituzu. Interesgarriak iruditzen zaizkizun artikuluak idatzi, partekatu, ahal bada zure puntu profesionala eman eta egiten dizkizuten iruzkinei erantzun.

Gauza bera zure web orriarekin. Blog bat baduzu, saiatu aldian behin eguneratzen, eta ez utzi inaktibo denbora luzean. Duela urtebeteko artikuluak dituen blog batek nahi ez duzun itxura eman dezake.

Eta, jakina, ikus-entzunezko baliabide edo aldizkari digitaletan ere egin dezakezu publizitatea.

Offline komunikazioa, publizitate inprimatua

Komunikazio digitala lantzeaz gain (Sare Sozialak, zure web orria hobetzea, SEO lantzea), zure marka Internetetik kanpo ezagutaraztea ere beharrezkoa da. Nahiz eta betidanik ondoen funtzionatu duen estrategietako bat «ahoz ahokoa» izan, beste asko ere erabil ditzakezu:

  • Ekitaldiak babestu: inguruan ekitaldiren bat ezagutzen baduzu (kirola, kultura…), begiratu ea babesteko aukerarik baduzun edo ez. Harreman Publiko gisa ere erabil dezakezu zure enpresarentzat.
  • Liburuxkak, flyerrak: postontzietarako publizitatea
  • Egunkarietan, aldizkarietan, karteletan inprimatutako publizitatea.

Zure enpresa ezagutarazteko hainbat marketin estrategia ezberdin daude.

Marketing motaren bat martxan jartzekotan bazara, ez badakizu ze motatako marketina egin edo berau diseinatzeko enpresa baten bila bazabiltza, ez izan zalantzarik eta jarri gurekin kontaktuan. Gure teknikariek zure enpresari hobekien dagokion marketin estrategia diseinatuko dizue.