Pornoari loturiko Blackmail edo Sextorzioa berriro indar gehiagorekin dator.
Egun hauetan bezero bat baino gehiago jarri da gurekin kontaktuan, sarean pornografia bideoak ikusten ari zirela grabatu dietela esaten dieten mezuak jaso dituztela esanez.
Honako moduko emailak (ohikoena erderaz edo ingelesez izatea da):
Hola! ¿Ha notado hace poco que ha recibido un correo electrónico desde su propia cuenta? Eso es simplemente porque tengo total acceso a su dispositivo. Llevo un par de meses observándole.
edo:
Tengo un vídeo en el que sale masturbándose en el lado izquierdo, y en el derecho la película que estaba viendo mientras se masturbaba
Hainbesteko igoera izan dute mezu hauek, ze orain hiru egun INCIBE (Zibersegurtasuneko institutu nazionalak) mezu hauei buruzko albistea idatzi zuen beraien web orrian:
https://www.incibe.es/protege-tu-empresa/avisos-seguridad/detectada-campana-correos-los-se-pide-rescate-evitar-filtracion
Mezu hauetan zure ordenagailua hackeatu dutela esaten dizute, zure kontuko pasahitzak lortu dituztela eta sartu saren web helbide pornografikoak malware bat zuela eta bideo hori ikusten ari zinela grabatu zaituztela. Bideo hori zure kontaktu guztien artean zabaltzeko mehatxua egiten dute.
Baina lasai, ez zaituzte grabatu eta inork ez du zure bideorik. Mezu bera modu masiboan bidali dute, gutxieneko biktima-portzentaje batek ordainketa egitea iadanik errentagarria egiten bait zaie. Normalean mezua bidaltzen duenak ordu edo egun gutxi ematen ditu ordainketa egiteko (gehienetan ez dira oso ordainketa handiak izaten, hori bai, bitcoin-etan), biktimak ez dezan gehiegi pentsatu edo mehatxuaren berri hobeto informatzeko astirik izan.
Oro har, mezu hauek URL edo link bat izaten dute, link horretan klik egitean bideo hori dutela ikusiko duzula esanez. Eta hor hasten dira arazoak; izan ere, esteka horretan klikatzean eta erantsitako programa deskargatzean, zure ordenagailuan ‘ransomware’ bat instalatzen dute. Horrelako programek erabat blokeatzen dute PCa, eta, jakina, online ordainketa edo erreskatea eskatzen dute desblokeatzeko.
Horrelako mezuren bat jaso baduzu hauek dira jarraitu behar dituzun pausoak (eginbehar eta ez egin beharrekoak):
- EZ EGIN KLIK MEZUAN AGERTZEN DEN INUNGO LINK-EAN
- EZ ERANTZUN EMAIL-a. Honekin zure helbidea baieztatzea besterik ez duzu lortuko, eta ondorioz horrelako mezu gehiago jasotzea
- Badakigu gogaikarria dela, baina ohitu zaitez noizbehinka pasahitzak aldatzen
- Instalatu antivirus bat
Eta oraindik mezu mota hauei buruz edo jaso duzun bestelako bati buruz zalantzak badituzu (ezin ahaztu bankuetatik bidaltzen dituztela ematen duten gezurrezko email guzti horiek), ez zalantzarik izan eta jarri kontaktuan gurekin. Gure teknikariak zure zalantza guztiak argitzen saiatuko dira.