Skip to main content
INNOVA Bloga
|

Metak-k zure datuak erabili ahal izango ditu bere IA entrenatzeko

Baliteke mezu elektroniko bat jaso izana Facebooketik, izenburu honekin: “Gure Pribatutasun Politika eguneratuko dugu Meta-n AA zabaltzen dugun heinean” (Actualizaremos nuestra Política de privacidad a medida que extendamos IA en Meta). Ba bai, benetazko mezua da, Meta enpresatik bidalia, beraien Pribatutasun-Politika aldatuko dutela jakinarazteko, zertarako? ba zure datuak (irudiak, testua…) legez erabili ahal izateko beraien AAko aplikazioa hobetzeko. Mezu berean, horren aurka egiteko eskubidea duzula ere jakinarazten dizute, horretarako sortutako formulario bat betez. Hemen azalduko dizugu dena..

Meta konpainiak bere Sare Sozialetako datuak, hau da, zuk jarritako datuak, erabiliko ditu ez badiozu baimena ukatzen

Meta enpresak, Facebook, WhatsApp, Instagram eta Threads lotzen dituen enpresak, ekainak 26tik aurrera bere Sare Sozialetan jartzen ditugun datuak (irudiak, textuak…) bere AA (Adimen Artifiziala) entrenatzeko erabiliko dituela jakinarazi du.

Meta erakundeak igorritako komunikatuaren arabera, «Zure eskualdeko helmugan gure AA-ko esperientziak gaitzeko prestatzen ari gara», «Esperientzia horiek eman ahal izateko, gure oinarri juridikoa zure informazioa Meta-ko AA garatzeko eta hobetzeko erabiltzea izango da». Adimen Artifizial orok, hala nola ChatGPTren ereduak, milioika datu behar ditu oinarri bat izateko, eta, kasu honetan, Metak, bere AA elikatzeko, bere Sare Sozialetan erregistratutako erabiltzaileek igotako milioika datuak erabiltzea erabaki du.

Europar Batasuna osatzen duten herrialdeetan, erabiltzaileok horretarako prestaturiko formulario bat betetzeko aukera dugu, bertan gure kontuetara igotako edukia ezin dela erabili beraien Adimen Artifiziala entrenatzeko esanez.

Hau egiteko, Meta-k honako hau adierazi du: «Eskubidea duzu zure informazioa helburu horietarako erabiltzen dugun moduaren aurka egiteko. Zure aurkakotzari erantzuten badiogu, une horretatik aurrera aplikatuko dugu». Erabiltzailearen datuak erabiltzeko aukera desaktibatzeko, edozein plataformari lotutako kontuaren konfiguraziora jo behar da, eta Pribatutasun Politikan sartu, non kasu honetarako berariaz sortutako formulario bat aurkituko dugun. Edo errazago, Metak bidalitako mezuan aurkituko duzun link-a erabili.

Hori bai, formularioko textuan irakurriko duzun bezala, Adimen Artifizialean zure datuak erabiltzearen aurka egon arren, bi kasu hauetan erabil ahal izango dituzte: beste erabiltzaile batek beraien produktu edo zerbitzuetan partekatu duen irudi batean agertzen bazara, eta argitalpenetan edo argazki-oinetan aipatu bazaituzte.

Era berean, Meta erakundeak ere honako hau adierazi du, informazio jakin bat biltzen uzten ez bazaio, erabiltzaileari “balitekela” esperientziaren kalitatean eragitea. Adibidez, helbide elektronikorik edo telefono-zenbakirik ematen ez emanez gero, ezingo duzu sortu beraien produktuak erabiltzeko behar den kontua. Facebookeko lagunak ez gehitzea ere aukera daiteke. Kasu horretan, erabiltzaile horien kontaktuen argazkiak eta egoeraren eguneratzeak ez dira bistaratuko.

Nola erabiliko dituzte jasotzen dituzten datuak?

Apirilaren 18an Llama (Metaren AA) programari buruz igorritako ohar baten arabera, bildutako datuen erabilerak Adimen Artifizialeko eredu berria elikatzeko balioko zuen, bilaketa funtzioak, denbora errealeko emaitzak edo edukien filtrazioa hobetzeko, hau da, ChatGPT edo Microsoft edo Googleren AA aurkariekin lehiatu ahal izateko.

Nahi baduzu, sare sozial bakoitzaren pribatutasun-atalean duzu informazio guztia. Adibidez, Facebooken: https://www.facebook.com/privacy/genai

Nola saihestu dezaket Meta aplikazioak nire datuak erabiltzea?

Metak, Facebookera edo Instagramera igo dituzun testuak edo irudiak erabiltzea saihestu nahi izan ezkero, hona hemen formulariora sartzeko estekak:

Formularioan sartzean Meta-k honako datuak eskatzen dituela ikusiko duzu:

  • País de Residencia (obligatorio). Zure bizilekuaren herrialdea (nahitaezkoa)
  • Dirección de correo electrónico (obligatorio). Helbide elektronikoa (nahitaezkoa)
  • Cuéntanos cómo te afecta el tratamiento de estos datos. (obligatorio). Konta iezaguzu nola eragiten dizun datu horien tratamenduak (nahitaezkoa).  Hemen horrelako zerbait jarri dezakezu «Nire datuen erabilerak Europako herritar gisa ditudan eskubideak urratzen ditu. Ez dut onartzen nire datuak entrenatzeko, garatzeko, hobetzeko edo adimen artifizialari esperientzia pertsonalizatuagoa eskaintzeko erabiltzea. Nire datu pribatuak gordetzeko eskubidea dut, Europako Datuen Babeserako Erregelamenduaren arabera»
  • Proporciona información adicional que nos pueda resultar útil para revisar tu objeción. Eman zure eragozpena berrikusteko baliagarria izan daitekeen informazio osagarria. Eremu hau aukerakoa da, beraz, hutsik utzi dezakezu edo hobeto iruditzen zaizuna idatzi.

Nahitaezko eremu guztiak bete ondoren, hautatu “Bidali” botoia. Aplikazioan sartu beharko duzun kode bat duen mezu elektroniko bat jasoko duzu. Kode hori bidali eta minutu batzura, Meta-ren mezu berri bat jasoko duzu, zure eskaera onartuz edo ez. Meta-ren AA entrenatzeko, zure datu pertsonalen erabilera mugatzeko prozesu erraza eta oso azkarra da. Orain itxaron egin beharko da Metak erabiltzaileen eragozpenak errespetatzen dituen ala ez ikusteko.