Skip to main content
INNOVA Bloga
|

Nola aukeratzen dut domeinuaren izena?

Zure negozioa aro digitalera ekartzeko asmotan bazabiltza, lehendabizi zure web orrirako domeinu-izen bat kontratatu/erregistratu behar duzu, baina, horretarako, aurrez domeinu-izen bat hautatu behar duzu, hau da, bezeroek zure web orria irekitzeko erabiliko duten izena. Artikulu honetan domeinuei buruzko galderak erantzuten saiatuko gara, hau da:

Zer da domeinu bat? nola aukeratzen da domeinu izen bat?

Domeinu bat IP bati lotutako izen bat baino ez da (Interneteko sarera konektatzean edozein gailuri ezartzen zaion zenbaki bakarra eta errepikaezina). Horrela, norbaitek domeinu izen bat idazten duenean, IP zenbaki horri lotutako edukia erakusten da. Normala denez, izen bat erabiltzea 8 digituko zenbaki bat erabiltzea baino askoz errazagoa da; horregatik erabiltzen ditugu izenak eta ez zenbakiak sarean nabigatzean.

Ezinbestekoa da domeinu-izen on bat aukeratzea. Izen horrek zure marka Interneten ezagutzen lagunduko du, eta, seguruenik, geroago zure enpresarako posta elektroniko gisa erabiliko duzu, beraz, domeinu-izen bat aukeratzean, honako puntuak garbi izan behar dituzu:

  • Erraz gogoratzeko izen bat izan behar du
  • Jendeak erraz idatziko duena (ahal izan ezkero ez erabili gidoirik).
  • Zure enpresarekin lotura duen izen bat aukeratu
  • Izen bakarra, bezeroek ez dezatela beste enpresa batekin erlazionatu edo nahastu, eta are gutxiago lehiakide batekin.

Domeinu-izen bat aukeratu ondoren, hurrengo pausoa izen horren erabilgarritasuna egiaztatzea da. Gogoratu, halaber, luzapen desberdinak daudela (.com, .eus, .es…); beraz, garrantzitsua da zure web orrira hobekien egokitzen dena aukeratzea.

Zure domeinua egiaztatzean, norbaitek iadanik izen hori erregistratuta duela ikusten baduzu, ez etsi eta probatu beste izen batekin.

Eta noski, hemen azaldutako edozein punturetan laguntzarik behar izan ezkero, lasai jarri kontaktuan gurekin. Innova-n prozesu osoan lagunduko dizugu, domeinu izen eta luzapenaren aukeraketatik hasi eta bere egiaztatze eta ondorengo erregistrora arte.