Joan den astean artikulu bat idatzi genuen, bertan Metak, bere AA programa hobetzeko, erabiltzaileek beraien Sare Sozialetan utzidako datuak nola erabili ahal izango zituen azaldu genuen (Meta-k zure datuak erabili aha lizango ditu bere AA entrenatzeko artikulua irakurri). Artikulu honetan WhatsApp aplikazioari buruzko puntua argitu eta Meta-ren oposizio_formulariora sartzeko eman beharreko pausoak hobeto zehaztu nahi ditugu.
WhatsApp buruzko azalpena
Nahiz eta WhatsApp Meta enpresarena izan, orain datorren aldaketa berri hau ez da WhatsAppen aplikatzen, aplikazio horretan mezuak alde batetik bestera zifratuta joaten bait dira. Hau horrela izandik, Meta-k ez dauka mezu horien edukira sartzerik; beraz, ezin ditu erabili beraien IA entrenatzeko.
Meta-k zure Facebook edo eta Instagram sare sozialetan igo dituzun datuak ez erabiltzeko eman beharreko pausoak
Meta-k bidalitako mezu elektronikoaren bidez. Ziurrenik jadanik Meta-ren izenean honako mezu elektroniko bat jasoko zenuen: «Gure pribatutasun-politika eguneratuko dugu, Metaren AA hedatu ahala». Mezu horrek dituen esteken artean (Pribatutasun-Politikara eta beraien AA-ri buruzko informazioarekin), «aurka egiteko eskubidea» hitzekin lotuta dagoen bat dago.
Esteka hori hautatzen baduzu, oposizio-formularioa irekiko zaizu, eta gure aurreko post-ean azaltzen genizun moduan bete ahal izango dituzu datuak.
Hala ere, kasu batzuetan esteka hauek batzuetan behar bezela ez dutela funtzionatzen jakin dugu. Hala bada, jarraian ematen dizkizugun zuzeneko esteketako bat probatu dezakezu, edo zure Facebook edo Instagram kontura sartu eta pribatutasun-kontutik formulariora sartu. Hemen hori guztia egiteko pausoak. Sare sozialetako formulariorako esteka zuzenak:
Esteka ez badabalik, sare sozialetan zure kontuarekin sartu eta eman honako pausoak:
Instagram-eko zure kontutik:
- Sartu zure profileko kontuan eta egin klik konfigurazioko botoian (hiru marrena), goiko eskuin aldean kokatua.
- Beheraino jaitsi eta ‘Informazio eta laguntza gehiago’ (Más información y ayuda) atalean ‘Informazioa’ (‘Información’) izeneko opzioa hautatu.
- Ondoren, sartu “Pribatutasun politika” atalean. Beste leiho bat irekiko zaizu, Meta eta bere AA-ri buruzko informazio eguneratua erakutziz.
- Hauta ezazu ‘aurka egiteko eskubidea’ (‘derecho a oponerte’) jartzen duen testua. Orain, inprimakia bete dezakezu gure azken artikuluan adierazitako urratsak jarraituz.
Instagram ere erabiltzen baduzu eta bietan kontu bera erabiltzen baduzu, zure eragozpen-eskaera automatikoki aplikatuko zaie bi kontuei. Hala ez bada, gauza bera egin beharko duzu Facebookeko zure kontuarekin.
Facebook-eko zure kontutik (nabigatzaile baten bidez):
- Sartu zure kontuan eta egin klik zure perfilean
- Zabaltzen den menuan, hautatu «Konfigurazioa eta pribatutasuna» (Configuración y Privacidad)
- Menu berrian, hautatu «Pribatutasun-zentroa» (Centro de privacidad)
- “Pribatutasun-zentroa” izeneko leiho berrian, “Pribatutasun-politika” (Política de Privacidad) izeneko aukera bat ikusiko duzu. Hautatu bezain laster, leiho berri bat irekiko zaizu, Metak bere AA eguneratzeari buruzko informazioarekin.
- Hemen ere esteka duen testu bat izango duzu, «aurka egiteko eskubidea» aipatuz (derecho a oponerte). Egin klik estekan, eta oposizioko formularioa irekiko zaizu.
Facebook-eko zure kontutik (zure mugikorretik):
- Aplikazioan, sartu zure profilera, eta hautatu hiru arraien ikonoa.
- Egin klik `’Konfigurazioa’ (Configuración) aukeran.
- Hedatutako menuan, hautatu «Pribatutasun-politika» aukera. Gainerako aukeretan bezala, hemen Meta ren pribatasun politika eguneratzeari buruzko informazioa ikusiko duzu. Jarraitu aurrkeo puntuan aipatutako urrats berak.
Eta gogoan izan: Meta-ren neurri berriak ekainaren 26an sartuko dira indarrean. Beraz, kontrakoa eskatzen ez baduzu, hau da, aurka egiteko formularioa bidaltzen ez baduzu, zure datuak erabiliko dituzte beraien Adimen Artifizialeko aplikazioa hobetzeko.