Mugikorren bidez salmentak hobetzeko teknika batzuk
Denok dakigu gailu mugikorrak online salmentarako kanal nagusietako bat bihurtzen ari direla. Marketin digitalak eskain dezakeen potentzial guztia maximizatzeko, garrantzitsua da marketin-estrategiak gailu mota horietara egokitzea; horregatik, erabiltzaileen esperientzia optimizatzeko eta bihurketak, hau da, salmentak, handitzeko taktika batzuk azalduko dizkizugu.
- Diseinu garbia eta erakargarria: erabili zure markaren identitatearekin bat datorren diseinua, baina, batez ere, diseinu garbia eta erakargarria. Edukia modu logikoan antolatu, eta arreta erakartzen laguntzen duten ikusizko elementuak (irudiak edo bideoa) erabi.
- Karga-abiadura egokia: azkartasuna gakoa da. Erabiltzaileek berehalako esperientziak bilatzen dituzte, beraz, azkartasuna faktore erabakigarria da edozein online dendarentzat. Horretarako, saiatu:
- AMP (Accelerated Mobile Pages) bezalako teknologiak inplementatzen.
- Elementu astunen erabilera minimizatzen (mugikorretarako optimizatu gabeko irudiak, beharrezkoak ez diren scriptak, bideo oso astunak…)
- Erabili cachea, orriak azkarrago kargatzeko
- Ordainketa, ahalik eta sinpleena: ordainketa-prozesua zenbat eta sinpleagoa izan, orduan eta bihurketa-aukera handiagoa. Saiatu ordainketa modu ezberdinak eskaintzen (txartelak, PayPal, Bizum, etab.) ez erabili formulario luzeak.
- Social Commerce-ren erabilera: Meta (Facebook, Instagram) eta TikTok bezalako plataforma sozialek beren kanalak sortu dituzte e-commerce mugikorrerako.
- Utzitako orgak berreskuratzea: erabiltzaile askok erosketa-prozesua hasten dute, baina ez dute amaitzen. ‘Utzitako orgatxoa’ gogorarazteko, erabiltzaile hauei mezuak bidal ditzakezu, erosketa sustatzeko edo interesatzen zaizkizun produktuei buruzko publizitatea bidaltzeko.
Mugikorretarako ez ezik, beste gailu batzuetarako ere balio dute taktika hauek, erosteko prozesuaren edozein etapatan, erosketa bihurtzeko probabilitatea hobetzen baitute.
Zure online estrategia hobetu nahi baduzu edo zure enpresa marketin digitalean hasi nahi baduzu, ez izan zalantzarik, jarri harremanetan gure taldearekin. Zure negozioaren beharretara egokitzen den estrategia pertsonalizatu bat sortzen laguntzeko eta aholkatzeko gaude hemen.