Osatuz fisioterapia zentroaren webgunea erabat berritu dute Azpeitian
Web orri bat goitik behera berritzeko, erabiltzailearen esperientzia, erabilgarritasuna eta errendimendua hobetzeko helburua aurrean izanik, diseinua eta funtzionaltasuna osoki eguneratu behar dira. Neurrira egindako web-diseinuaren proiektu honetan, bezeroaren beharrak modu egokian betetzeko behar diren alderdi guztiei egin diegu aurre: eguneratze teknologikoa, diseinu grafikoa, erabilgarritasuna hobetzea, posizionamendua eta edukien optimizazioa, puntu guztiak landu ditugu.
Osatuz fisioterapiako web garapen berrian, zentruaren markaren nortasuna islatzea bilatu dugu, bere bezeroei eskaintzen dizkien zerbitzuak modu erraz eta argian erakusten dituen web orri korporatibo baten aldeko apustua eginez. Webgunearen alderdi bisuala hobetzeko, lehenik eta behin zentruaren argazki-erreportajea egin zen, baita bera osatzen duen taldearena ere. Gerora, irudi horiek webgunean erabili ditugularik.
Webgune responsive bat da, gailu mugikorreta ezberdinetara egokitua, hizkuntza anitzekoa. Edukien kudeatzaile bat du, honek edukiak erraz editatzen laguntzen duelarik, bai material berria sartzerakoan eta baita dauden elementuak eguneratzeko orduan ere, bai irudi eta baita testuetan.
Webguneak dagokion SEO programazioa darama berekin, bilatzaileek web orriak errazago indexatzeko eta bere posizionamendua horrela hobetzeko. Google bezalako bilatzaileek aurreko web orriak indexatuta zituztenez, aldez aurretik SE Ranking-en web-auditoretzako lan bat egin da, esteka zaharren indarra ez galtzeko eta berriak bilatzeko.
Domeinuak SSL ziurtagiri bat aktibatua du, webgunea erabiltzailearentzako gune seguru eta konfiantzazko gisa identifikatuz.