Skip to main content
Portfolioa
Web orri berria Txikerra Teilatuak enpresarentzat

Proiektuaren fitxa

  • Zerbitzua/k:
    Web orri diseinua, SEO posizionamendua
  • Data:
    10 Api, 2023

  • Bezeroa: Txikerra
web-orrien-diseinua-azpeitia

Web orri berria Txikerra Teilatuak enpresarentzat

Gipuzkoako Txikerra erreforma-enpresaren web orri korporatiboaren diseinu osoa.

Enpresa hau duela urte batzuk jarri zen gurekin harremanetan beraien webgune korporatiboa garatzeko, eta orian berriro jarri da gurekin harremanetan, orri osoa eguneratzeko eta bere funtzionamendua hobetzeko. Web-plataforma aztertu ondoren, orri berriaren diseinua hutsetik hastea erabaki zen, bai web diseinuari dagokionez, bai SEO eta bere edukiei dagokienez. Webgune honetan, beraien zerbitzuei buruzko informazioa emateaz gain, egiten dituzun erreforma-proiektuen portfolioa erakusten da.

Diseinu berri honekin, web-orriaren hainbat funtzionamendu-prozesu optimizatu ditugu, baita haren segurtasuna, errendimendua, karga-abiadura eta, oro har, Google bezalako bilatzaileetan web-posizionamendua (SEO) hobetzea ere. Web orria bilatzaileek indexatzeko erabat optimizatuta dago, orri estatiko guztien eta egiten dituzten proiektuen posizionamendu onena lortzeko.

Webgunea, responsive izateaz gain, edozein tablet eta telefono mugikorretatik nabigatzeko guztiz optimizatuta dago .

%100 autogestionagarria den webgunea da, hizkuntza anitzekoa, eta, jakina, webgune segurua da, SSL segurtasun ziurtagiriarekin.