SEM (Search Online Marketing) edo erabiltzaileetan publizitatea online egiteko sistema, zure enpresa edo zerbitzuak online ezagutzera eramateko bide egokia izan daiteke, betie ere, hori bai, aurretik publizitate kanpaina ongi diseinatzen bada, bestela, dirua erraz galdetzeko modua ere izan bait daiteke.
SEM kanpaina batetan, publizitateta egiteko modu ezagunetariko bat Google Adwords da, hainbat opzio ezberdin eskaintzen dizkigun tresna. SEM erabiliz, zure web orrira doan trafikoa gehitu ahal izango duzu, hau ‘ordaindutako trafikoa’ deritzon sistemaren bidez egiten da, hau da, zuk zure kanpainarako publizitatea diseinatzen duzu, Google-ek zure parametroak kontuan izanik, iragarkia bere bilatzailean aterako du, eta ondoren norbaitek publizitate horretan xaguarekin klik egin ezkero (zure web orrira joanez), Google-ek klik hori kobratzen dizu.
- Helburuak argi eduki
Publizitate kanpainarekin hasi baino lehen argi eduki behar dituzu zure helburuak. Ez da berdina zure enpresa ezagutzera emateko kanpaina edo zure enpresako produktu bat saltzeko kanpaina egitea. Zure web orrian egin behar den SEO-arekin bezala (honi buruz beste artikulu batean hitzegin dugu), hemen ere antzeko pausu batzuk eman beharko dituzu, horietako bat zure iragarkia egiteko erabiliko dituzun hitzak, hau da, gakuak aukeratzea.
Google-ek , erabiltzaileek bere bilatzailean zuk erabilitako hitzak erabiliz bilaketa bat egitean, zure iragarkia aterako du. Beraz ongi pentsatu iragarkian ze hitz erabiliko dituzun.
Hemen Adwords sistemak eskaintzen duen opzio bat aipatu behar da, ‘segmentazio geografikoa’. Adibidez, zure enpresak Gipuzkoan informatikako ikastaroak eskaintzen baditu, ohikoena zure ikastaroetara Gipuzkoa edo inguruetako herrietako jendea agertzea izango da, beraz Adwords konfiguratzerakoan garrantzitsua da zure iragarkia zuk nahi duzun probintzia horietan bakarrik agertzea. - Non agertzen dira sortzen dituzun iragarkiak?
Orain dela hilabete batzuk arte, Google-ek ordaindutako iragarkiak bilatzaileetako erantzunen eskuin aldean jartzen zituen, orain, gauza asko interneten aldatu diren bezala, honek ere bere aldakuntza jasan du. Mugikorretan erabiltzen den interneteko trafikoa gorantz doa, gero eta web orri gehiago dira responsive motakoak, eta Google era ezin zen atzean gelditu. Mugikor baten pantaila kontuan izanik, bere bilatzaileetako erantzunetan, iragarkia pantailako eskuin aldean agertzeak etzuen zentzu handirik, beraz orain iragarkiak erantzun organikoen gainean (SEO teknikak erabiliz lortzen diren erantzunak) edo orriaren behekaldean agertzen dira. - Clic bakoitzeko bakarrrik ordaintzen da
Goiko zatian aipatu bezala, Adwords-en azpimarratu beharreko puntua da hau, iragarleak norbaitek bere iragarkian klik egiten duenean bakarrik ordaintzen du, eta ez Google-ek iragarkia bere bilatzaile sareetan ateratzen duen bakoitzean. Kostu hau, kanpaina sortzean CPC (clik por coste) opzioan zeuk adierazten duzu zenbatekoa izango den. Google-en bilatzaile sareaz hitzegitean bere bilatzaile ezagunaz gain, Google Shooping sareaz, Google Maps, Google Groups eta AOL (Internet zerbitzuak eskaintzen dituen enpresa, eta Google-en kidea) web orriez hitzegiten dugu. - Adwords sistema zure web orrira jendea erakartzeko da, EZ du zure ordez saltzen
Puntu hau argi eduki behar dugun gauza bat da. Google Adwords erabiliz zure enpresa edo zerbitzuak online ezagutu araziko dituzu, hau da, erabiltzaileen arreta lortzen duen iragarki bat diseinatzen baduzu, hauek iragarkian klik egingo dute eta zure web orrira joango dira, baina hemen iadanik saltzen duzun edo ez zure esku dago, edo hobeto esanda, erabiltzaileak zure web orrian ikusten duenak interesatzen dion edo ez.
Beraz zure publizitate kanpaina komertzial bidetik gehiago zuzendu nahi baduzu, eta zure enpresako produktu bat saltzea baldin bada zure ideia, Adwords kanpaina bat baino gehiago Google Adwords Display izeneko SEM kanpaina bat gehiago interesatuko zaizu, efektu bisual handiagokoa izateaz gain, Google-ek dituen sare gehiagotan agertuko bait da: Gmail orrietan, Youtube-n, e.a. Baina honi buruz hurrengo batean hitzegingo dugu.
Bukatzeko aipatu SEM kanpaina martxan jartzen duzunean, egin beharrekoa ez dela hemen bukatzen, gogoratu kanpainako emaitzak aztertzen joan behar zarela, behar denean, iragarkia, erabiltzen diren hitz gakuak, e.a. aldatuz.
Eta noski, zure enpresarentzako marketing kanpaina batetan pentsatzen ari bazara, Google Adwords kanpaina bat egitea edo zure web orriko SEO-a hobetzea komeni zaizun aztertzen ari baldin bazara, jarri lasai kontaktuan gurekin, eta dauden opzio ezberdinei buruz aholkatuko zaitugu.