Zure planen artean web orri bat izatea baldin badago, artikulu honetan web orri mota ezberdinak azalduko dizkizugu eta zure helburuak lortzeko horietatik zuretzako zein den egokiena jakiten lagunduko dizugu.
Hauek dira web orri mota ohikoenak:
- Bloga: blog-orrialde bat artikulu-bilduma bat da. Irakurleen iruzkinak izaten dituzte blogek, eta irakurleak edo zergaitik ez, zure etorkizuneko bezeroak erakartzeko modu egokia izan daitezke. Hori bai, gogoratu eduki eguneratua izan behar duela, eta, beraz, lan nahiko konstantea eskantzen du. Irakurle bat zure blogean sartu eta hilabetetan edo urteetan eguneratzen ez den blog batekin topo egiten badu ez da eman nahi duzun itxura!
- Online denda edo e-commerce: azken urteotan gero eta web orri gehiago sortu dira, eta, kasu askotan, merkataritza elektronikoko dendak. Pandemiak zerbait egin bazuen, on line erosketak gehitzea izan zen, beraz, denda fisiko askok beraien katalogoa jende askoz zabalagoari erakusteko on line plataforma sortzea erabaki du.
- Web korporatiboa: enpresa bat Interneten ezagutarazteko normalean erabiltzen den orri mota da. Enpresaren informazioa, historia, zerbitzuak eta, jakina, harremanetarako eta lokalizaziorako datuak biltzen ditu.
- Landing page: lurreratze-orriak produktu edo zerbitzuren bat saltzeko erabiltzen dira, normalean marketin-estrategia baten barruan. Adibidez, automobil-enpresa askok horrelako orriak erabiltzen dituzte ibilgailu mota berri bat merkaturatu eta marka edo modeloa indartu nahi dutenean.
- Foroa: erabiltzaileen artean informazioa trukatzeko orria da. Blogean artikuluak zuk idazten dituzun bitartean, foroetan erabiltzaileek beraiek idazten dituzte artikuluak iruzkinekin batera, eta zuk administratzaile lana bakarrik egiten duzu, hau da, orria kudeatzen duzu dena ondo ibil dadin.
Jakina, badira beste orri mota batzuk ere: hezkuntzako web guneak, albisteen web guneak, gobernu-orriak, bilatzaileak, etab. beraz, zure orri digitala sortu aurretik, kontzeptua ondo aztertu eta zehatz-mehatz jakin behar duzu zer komeni zaizun. Gogoratu, zure web guneak argi eta erakargarri erakutsi behar du egiten duzuna. Zure enpresari eta zure zerbitzu edo produktuei buruzko informazio erabilgarria eman behar duzu, inoiz ahaztu gabe diseinuak funtsezko zeregina duela zure web gunearen eraginkortasunean.
Guzti honi buruzko galderarik baduzu edo, besterik gabe, programazioa eta web orrien diseinua ez badira zureak, edo eta horretarako astirik ez baduzu, gogoratu Innovan zuri laguntzeko gaude, web-garapenean eta posizionamenduan espezializatutako taldea gara.