Skip to main content
INNOVA Bloga
|

Web orriak euskaraz egiteko diru-laguntzak

DIRU-LAGUNTZEI BURUZKO INFORMAZIOA EMAN ETA GESTIOAK EGITEN DITUGU, DEITU INONGO KONPROMISURIK GABE

IKT Programa – IKT – Euskarazko webguneak.

Helburua: Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietan euskara sustatu, garatu edota normalizatzeko diru-laguntzak ematea: euskarazko atari edo webgune berriak sortzea.

Honako helburu hauek dituzten egitasmoak izango dira diru-laguntza gai:
a) Euskarazko atari edo webgune berriak sortzea.
b) Aurretik sortutako euskarazko webguneak zerbitzu, funtzionalitate edota eduki berriz hornitzea.

Onuradunak:
a) Euskal Autonomi Erkidegoko pertsona juridiko pribatuak
b) Euskal Autonomi Erkidegoko enpresaburuak edo autonomoak

Diru-laguntza eskatzeko azken epea: 2015/03/05