Web orri baten diseinuaz hitz egitean, ohikoena web orri berri bat egiteaz pentsatzea da, baina horrez gain web orrien mantenu lana ere hor egoten da. Gure bezeroei esan ohi diegun bezala, web orri baten lana ez da amaitzen berau iadanik online jartzean. Web orriak funtzionatzen jarraitzeko mantenu bat eskatzen dute, eta gainera, denbora baten ondoren aldaketa garrantzitsuak eskatzea ere ohiko izaten da.
Orain dela denbora bat «Web orriak berritzea beharrezkoa al da» izeneko artikulu bat idatzi genuen. Bertan web orriak noiz berritu behar diren jakiteko puntu batzuek ematen genituen, eta horietako batean gure web orriak gordetzen diren zerbitzariei buruz hitzegiten genuen, gure web orriak hauekin bateragarri izateak zuen garrantzia nabarmenduz. Zerbitzari hauek erabiltzen duten software edo programa garrantzitsu bat PHP izenekoa da, eta gaurko artikulu honetan programak honek gure web orrietan duen eragina ikusiko dugu.
Hitz gutxi erabiliz, PHP kode irekiko programazio-lengoaia bat da eta bere helburua web orri dinamokoak sortzen laguntzea da. Noski erabilgarritasun asko ditu baina gehien bat, eta guri interesatzen zaiguna, web orrien erabileran datza.
Munduan zehar gehien erabiltzen den lengoaia dela esan daiteke, eta honek hacker-entzako oso erakargarri bihurtzen du. Honen ondorioz, PHP kode honen sortzaileak hainbat berrikuntza, hobekuntza egiten dizkie lengoaiari. Zerbitzariek bertsio berri hauek instalatzen dituzte eta gehienetan ez dute okerreko eraginik izaten gure web orrien funtzionamenduan, guztiz alderantziz, beraien segurtasuna hobetzen dute, baina noizean behin, aldaketa oso handiak izaten dituzte.
Hasieran esan bezala web orriek mantenu orokor bat eskatzen dute, berau sortzen erabilitako txantiloi, CMS programa, plugin edo osagarriak… eguneratu egin behar izaten dira, eta zerbitzariek gure PHP bertsio horrekin, edo aldaketa handirik jasan ez duen beste bertsio berri batekin, jarraitzen duten bitartean eguneratze hauek egitea posible izaten da, baina zer egin PHP bertsio aldaketa handi bat iristen denean, zer egin gure web orriek bertsio berri horrekin ez baldin bada bateragarri? Eta hemen hasten dira bezeroen zalantzak, zer egin? web orria PHP bertsio berritua ez duen erabiltzen zerbitzari batean eduki? Momentuz funtzionamendu egokiaz baina segurtasun hutsuneekin edo web orria birdiseinatu zerbitzari berri eta seguruan funtzionatzeko?
Horrelako kasuetan, INNOVAn bezeroei gauzak argi erakusten dizkiegu. Beraien web orria, ordurarte segurua, laster ez da hain segurua izango eta arazoak ematen hasi daiteke. Zerbitzari berri batetara mugitu beharra dago, PHP programa berrienekin, baina web orriak orain dituen ezaugarri batzuek aldaketa hau ezinezkoa egiten dute. Irtenbide seguru bakarra web orria birdiseinatzea da.
Beraz zure web orria azken denboraldian hain ongi ez doala ikuste baduzu, agian bere diseinua kokatuta dagoen zerbitzariarekin bat ez doalako da. Zalantzarik izan ezkero jarri lasai gurekin, gure teknikariek, inolako konpromisorik gabe, web orria aztertu eta analisi bat eskainiko dizue.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko.
Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo web orriko zer atal interesgarri eta erabilgarri topatzen dituzun ulertzen laguntzea.
Ez dugu inoiz informazio pertsonalik gordetzen.
Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookiei buruzko informazio guztia duzu Cookie-en Politikari buruzko gure orrian duzu.
Beharrezko cookiak
Behar-beharrezkoak diren cookie teknikoak beti aktibatuta egon behar dira zure nabigazio-lehentasunak gorde ahal izateko.
Funtsean, web orriak ez du ongi funtzionatuko aktibo ez badaude.
Hauek dira cookie horiek:
- Saioa hasi dela egiaztatzea.
- Ezinbestekoak diren segurtasun-cookieak.
- Cookieak onartu/baztertu dituzun jakitekoak.
If you disable this cookie, we will not be able to save your preferences. This means that every time you visit this website you will need to enable or disable cookies again.
Cookie gehigarriak edo analitikoak
Lotura duten webguneen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari.
Web gune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola bisitari-kopurua edo orrialde ezagunenak.
Cookie hau aktibatzeak datuak lortzeko aukera ematen digu, gero gure webgunea hobetzeko.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!