Skip to main content

Web orrien diseinua

INNOVAn web orrien diseinuan adituak gara

Web orri erakargarriak diseinatzeaz gain, hauek azkarrak, intuitiboak, aurkitzeko errazak, bisitariak erakartzen dituztenak eta, batez ere, enpresaren helburuak betetzen dituztenak izan behar dute.

Gaur egun, etengabe gaude Internetera konektatuta, eta gero eta gailu gehiagotatik sar gaitezke, hala nola mugikorretatik, tabletetatik, ordenagailuetatik, telebistatik eta abarretatik. Tresna horiek erabiliz egiten ditugu gure bilaketa gehienak; beraz, enpresa batentzat interneten egotea ia beharrezkoa dela esan daiteke, eta hori gehienetan web orri baten bidez lortzen da.

Web orri bat diseinatzean hainbat puntu izan behar dira kontuan:

1 – Zure enpresarekin bat datorren diseinua

Web orriak zure enpresaren logotipoa eta koloreak izan behar ditu, erabiltzaileek zure konpainiarekin lotu behar du. Oraindik marka edo identitate korporatiborik ez baduzu, ez kezkatu, gure diseinatzaile taldea harduratuko da.

2 – Web orri erakargarriak

“Irudi batek mila hitzek baino gehiago balio du” esaldia ezin hobeto doakie web orrieei. Erabiltzaile batek, batez beste, 10 segundo inguru behar dituela esaten da web orri batetik irten edo nabigatzen jarraitzen duen edo ez erabakitzeko; beraz, oso garrantzitsua da orriak eskaintzen duen lehen inpresioa.

3 – Webgunearen erabilgarritasuna

Web orrian sartzen den erabiltzaileak azkar eta erraz aurkitu behar du nahi duena. Horretarako, web-diseinuak erabilgarritasun eta nabigagarritasun egokia eskaini behar du: edukia modu ordenatuan eta funtzionalean aurkeztu behar da, menuak modu egituratuan eta, jakina, dena karga-denbora egokiarekin.

4 – Responsive diseinua

Webguneak edozein gailu elektronikotara egokituta egon behar du. Gero eta pertsona gehiagok erabiltzen ditugu mugikorrak edo tabletak, nabigatzeko eta sarean kontsultatzeko; beraz, zure web orriak horretarako prestatuta egon behar du.

5 – Webgunearen edukia

Oso garrantzitsua da edukia lantzea, bai testuak bai irudiak. Testuak erabiltzailearentzat kalitatezkoa eta garrantzitsua izan behar du, modu erakargarrian aurkeztu behar delarik. Irudiek ere kalitatezkoak izan beharko dute, testuingurura egokituak, erabiltzailearen arreta lehen begiratuan jasotzeko.

6 – SEO optimizazioa

Web orri baten diseinuaren ondoren, webguneko orriak Google, Bing edo Yahoo bezalako bilatzaileentzat optimizatu behar dira. Bilaketa-emaitzetan ahalik eta goren agertzea nahi bai da. Informazio gehiago SEO posizionamentuari buruz.

Web-diseinuko zerbitzu on bat funtsezkoa da marketin digitaleko estrategiak funtziona dezan; web-diseinu txar batek, ordea, buruko minak besterik ez dizkizu ekarriko. Baina gure lana ez da web orriak sortzea soilik. Web orriak amaitu ondoren, haien funtzionamendua eta mantentze-lanak bermatzen ditugu. Horretarako, hosting ostatu-zerbitzua ere eskaintzen dugularik, bai web gunekoa eta baita domeinukoa ere.

Zure enpresarentzat web orri bat behar baduzu, edo daukazuna berritzea edo berau analizatzea behar izan ezkero, jarri lasai gurekin kontaktuan eta ahal dugun guztian lagunduko dizugu.