Skip to main content
INNOVA Bloga
|

Web posizionamenduan beste arrakasta bat

Aurreko urte amaieran Sistemas Esselle enpresaren web orriaren diseinua berritu genuen eta honekin batera bilatzaileen inguruko lana hobetzeko aprobetxatu genuen, helburua enpresak eskaintzen dituen zerbitzuak eta produktuen posizioak hobetzea genuelarik. Hau lortzeko honako SEO estrategia jarri genuen martxan:

  • On-page optimizazio teknika: web orriaren hasierako diseinuaren auditoria egin genuen, diseinu berrirako hobetu genitzakeen puntu teknikoak kontuan hartuz.
  • Web arkitektura eta edukiaren optimizazioa.
  • Produktuen fitxen optimizazioa, bai eduki eta baita diseinu aldetik ere, erabiltzailearentzako eta bilatzaileentzako erakargarriako egiteko asmoz

Disenu berria amaitu genuenetik hilabete batzuk igaro dira, eta web orriaren jarraipen bat eman ondoren, aukeratu genituen hitz gako gehienak, beraien zerbitzu eta produktuekin loturikoak, iadanik lehenengo postuetara igo direla esan genezake. Gako gehienak bilatzaile ezberdinen lehen 10 postuetan ageri dira, batzuk gainera, lehen eta bigarren posizioak ere lortu dituztelarik, honek eginiko lanak izan duen arrakasta erakusten digularik.

Guzti honek SEO lanak jarraipen iraunkor bat eskatzen duela erakusten du, etengabeko lan bat, erantzunak epe ertainera edo eta luzera iristen direlarik ahaztu gabe.

Jarri lasai gurekin kontaktuan zure web orria ikuskatzea nahi izan ezkero edo eta zure web orri eta produktuen posizioa hobetzen lagunduko dizun estrategia bat martxan jarri nahi baduzu.