Skip to main content
INNOVA Bloga
| ,

Zer egin denda elektronikoetan utzitako orgatxo edo saskiekin

Bertan behera utzitako saskiak murriztea oso garrantzitsua da, hori baita online dendei eragiten dien arazo nagusietako bat. Estatistiken arabera, saskira produktuak gehitzen dituzten erabiltzaileen %70 inguruk erosi gabe uzten dute web orria.

Zergaitik uzten dira saskiak beteta?

Merkataritza elektronikoko negozio bakoitza desberdina da, baina badira saskia uztea eragiten duten ohiko akats batzuk:

  • Erosketa eta ordainketa prozesua luzeegia eta korapilatsuegia izatea: ordainketa prozesua konplikatuegia bada edo denbora asko badarama, bertan behera utziko dute. Transakzio-prozesuak ahalik eta sinpleena eta errazena izan behar du.
  • Erregistratzea eskatzea edo eta datu gehiegi eskatzea erregistroan: erabiltzaile askok, batez ere webgune batean egindako lehen erosketan, nahiago dute erosketa ‘gonbidatu’ gisa egin, eta ez izena ematea. Erregistroa eskatzen bada ahalik eta datu gutxien eskatu behar da.
  • Garraio-kostu handiak: bezeroek askotan erosketa bidaltzearekin zenbat kostatuko litzaiekeen jakin ondoren web orritik alde egiten dute. Hori saihesteko, doako bidalketa aukera desberdinak eskaintzea azter dezakezu.
  • Akats teknikoak: teknologia guztiek bezala, ordainketa-sistemek ere akats teknikoak izateko joera dute. Ziurtatu ordainketa-orriko kodea optimizatuta dagoela erroreak eta karga-denbora altuak saihesteko, eta egiaztatu erosketa zerrendak inolako arazorik ez dagoela egiaztatzeko.
  • Erosteko asmorik gabe: pertsona askok saskira hainbat produktu gehitzen dituzte, baina ez dute erosketa amaitzen, hau hasieratik, erosteko asmo txikiarekin nabigatzen dutelako izan daiteke.

Arrazoi gehiago daude, baina hauek direla nagusienak esan daiteke. Aurreko paragrafoan aipatu dugun bezala, bezeroek ordainketa bertan behera uzteko arrazoi ohikoenetako bat ordainketa-prozedura luze eta konplexua da. Zure kasua hori bada, berrikusi ordainketa-prozesua eta ezabatu beharrezkoa ez den guztia.

Nola berreskuratu utzitako saskiak

Erosketa-orgak berreskuratzearekin, erabiltzaile horiek online dendara itzuli eta beraien saskietak utzi zituzten produktuen erosketarekin jarraitzea lortzea esan nahi da. Saskiak berreskuratzeko prozesu osoa automatizatzen duten hainbat plugin edo programa daude, bakoitza bere ezaugarriekin, baina oinarrizko urratsak hauek izango lirateke:

  • Saskia erosketa amaitu gabe utzi duten bezeroen posta elektronikoa lortu
  • Bezeroari erosketa amaitzeko konbentzituko dituen mezu elektronikoak bidali

Goian esan bezala, badira prozesu guzti hau automatizatzeko pluginak, baina plugin bat instalatu nahi ez baduzu eta zure bezeroei mezu pertsonalizatuak bidali nahi badizkiezu, hori ere egin dezakezu. Mezu elektronikoak prestatzean, gogoan izan puntu hauek:

  • Ez sortu mundu guztiarentzat balio dezakeen mezu generikorik
  • Pertsonalizatu ahal duzun guztia posta elektronikoa
  • Testua editatzean, ez joan zuzenean salmentara; hobe da bezeroari jakinaraztea oraindik bere gurditxoa zintzilik duela, eta galdetu ea arazorik izan duen erregistroa edo ordainketa egiteko orduan; har ezazu zeure gain «akatsen bat egotearen aukera», eta eska iezaiozu berriro saiatzea.

Mezu horrekin salmentarik ere ez duzula lortzen ikusten baduzu, erabiltzaile hori zure online dendan ‘saltseatzen bakarrik’ ari zela pentsa dezakezu, produktua beste leku batean aurkitu duela edo arazoa prezioa izan dela. Azken kasu honetan, deskontu motaren baten berri ematen duen mezu elektroniko berri bat bidaltzeko aukera azter dezakezu.

Prest zaude utzitako saski horiek berreskuratzeko?

Begiratu zure online dendako orgatxo abandonatuak eta hasi oraintxe bertan saski hoiek murrizten. Sortu berreskuratzeko mezu elektronikoak, eta hasi hemen hitz egin duguna praktikan jartzen. Eta zalantzak badituzu edo gai honi edo marketin digitalari buruzko informazio gehiago behar baduzu, ez izan zalantzarik, jarri gurekin harremanetan. Gure taldea arduratuko da zure enpresa aztertzeaz eta soluziorik onena eskaintzeaz.